SFERA Hizkuntza eta Kultura Fundazioa

Misioa

Gure misioa hizkuntzen eta kulturaren arloan elkarlana sustatu eta zabaltzea da. Gure zaletasunen, liluren eta proiektuen esferan batez ere Iberiar Penintsulako eta Latinoamerikako herrialdeak daude, baina baita ere gainerako herrialde erromanikoak. Herrialde hauen eta Poloniaren arteko elkartruke kreatiboa sortu nahi dugu, interkulturalitatea, integrazioa eta mugikortasunaren ideiei jarraiki.

Bai hizkuntzak eta kulturak sustatuz, zein nazioarteko proiektuak garatuz, herrialde eta gizarte ezberdinen arteko loturak sortu nahi ditugu. Poloniako jendeari ezagutarazi  nahi dizkiogu herrialde erromanikoen aniztasun, aberastasun kultural eta misterioak. Era berean, gure erakundeak poloniar hizkuntza eta kulturaren “enbaxadore” lana bete nahi du herrialde hauetan.

Ikuspuntua

“Sfera” herrialde erromanikoetako eta Poloniako hizkuntza eta kulturek bat egiten duten gunetzat daukagu. “Sfera”-n elkarrengan eragina sustatzen dugu, lankidetza forma ororen aldekoak gara; ideia ugariren elkargunea da “Sfera”, gizarte harremanetan oinarritutako konfiantzazko sarea. Gure ekintzen “esfera” zehazten duten lerroak honakoak dira: eklektizismoa, mugimendua, jakinmina, profesionaltasuna. Horregatik, erronka berriak bilatu nahi ditugu eta gure eskaintza etorkizunean hobetu eta zabaldu. De Sphaeris disputandum est!

Helburuak

Fundazioaren helburuak dira:

a)   Herrialde erromanikoetako kulturak eta hizkuntzak ezagutaraztea,

b)   Poloniako kultura eta hizkuntza herrialde erromanikoetan ezagutaraztea,

c)   Interkulturalitatea, mugikortasuna, Europako integrazioa eta Europaren integrazioa munduko beste lurralde batzuekin bezalako ideiak zabaltzea,

d)   Eremu kultural, ekonomiko eta sozialean herrialde erromanikoen arloan lan egiten duten beste elkarte eta erakundeekin lan egitea.

e)   Polonia eta herrialde erromanikoetako elkarte eta erakundeen artean lankidetza sustatzea.

Helburu hauek betetzeko, Fundazioak ondorengo bitartekoak proposatzen ditu:

a)   Nazioarteko proiektuak garatzea,

b)   Kultura, ikerketa eta heziketa ekintzak (eskola elkatrukeak zein akademikoak barne) sustatzea.

c)   Polonia eta herrialde erromanikoetako elkarte eta erakundeekin lankidetza bilateral eta multilaterala hasi eta laguntzea; adibidez:

-goi mailako heziketa garatzen duten erakundeekin, institutu zientifikoekin,

-lehen-hezkuntzako eta bigarren-hezkuntzako eskolekin, eta heziketaren arloan lan egiten duten beste erakundeekin,

-erakunde kultural eta linguistikoak,

-erakunde ekonomikoak eta beren federazioak,

-gurekin lan egin nahi duten herrialde erromanikoetako beste erakunde oro.

d)   Polonian herrialde erromanikoei buruzko jardunaldiak, tailerrak, ikastaroak, kongresuak, eztabaida/elkarrizketak, jardunaldi kulturalak eta festibalak antolatzea.

e)   Herrialde erromanikoetan Poloniari buruzko jardunaldiak, tailerrak, ikastaroak, kongresuak, eztabaida/elkarrizketak, jardunaldi kulturalak eta festibalak antolatzea.

f)    Heziketa, informazioa, argitalpenak eta lan zientifikoak garatzea.

g)   Gure helburuen atzeko helburuak dituzten erakundeekin elkarlanean aritzea.

h)   Tokiko, eskualdeko eta herrialde mailako gobernuekin lan egitea; baita gobernuz kanpoko erakundeekin (GKE) ere.

i)     Informazioa zabaltzea eta internet bidezko ezagutza sustatzea.

Gure estatutuaren espirituarekin bat egiten duen beste helburu oro.