“Sfera” Fundazioa 2009ko maiatzean sortu zuten Ponaneko lau hispanistek.

Krajowy Rejestr Sądowy elkarteen erregistroan duen zenbakia da:  KRS 0000333676.

Gure misioa da hizkuntza eta kulturen arloan elkarlan forma oro sustatu eta laguntzea. Gure zaletasunen esferaren barruan batez ere Iberiar Penintsulako eta Latinoamerikako herrialdeak daude, baina baita ere gainerako herrialde erromanikoak. Gure ekintza eremua dira: proiektuen esfera, jardueren esfera, eta, gure hizkuntza-eskaintzaren barruan, hezkuntza, itzulpen, interpretazio eta negozioen esferak.

Tamara Filipiak

Kazetaria, Hispaniar filologia ikaslea, Poznan hiriaren zalea. Gazeta Wyborcza, Radio Merkury eta pmedia.info plataformekin lan egin du. Betidanik eskolako aldizkari independienteetako idazle izan da, eta kultura eta gizarte arloko kazetaritza-proiektuetan parte hartu du.

Gidoiak eta erakusketetako programak diseinatu ditu; argazkilaritza du gustuko, bai erreportaia-argazkilaritza zein artistikoa. Espainiako hainbat elkartetan boluntario da (ARED fundazioa gizartetik baztertutako emakumeentzat, eta Málaga Acoge etorkin elkartea). Multikulturalismoak eta pertsona arteko komunikazioak txunditzen ditu. Komunikabideak eta eguneroko bizitzaren arteko espazioa ikertzen du; atzerriko hizkuntzen eta hizkuntza “menperatuen” arteko loturak bilatzen ditu. Azkenaldian Capoeira Angolak eta egungo herrialde arabiarretako kulturek dute obsesionatuta.

Egun, Fundazioaren Lehendakari lana betetzen du.

Justyna Hadaś

Zientzia Politikoetan eta Hispaniar Filologian graduatua da, batez ere hispaniar munduko kultura eta politikarengatik duen erakarpenaren ondorio. Euskal Herria eta Frantziaren mireslea.

Pare bat urte darama Europako integrazioa sustatzen, hezkuntza mailan mugikortasuna sustatzen eta espainiar hizkuntza duten herrialdeen arteko aniztasun kulturala zabaltzen. Bidaitu ahal izateko aukera oro aprobetxatzen du. Interkulturalitatea, zinema, glottodidaktika, antzerkia eta literatura eta hispaniar eleberri historikoak ditu interesgune. Bere bokazio profesionala ekintza sozialari eta gaztelera irakaskuntzari lotua zaio.

Gaur egun, Fundazioko Zuzendaritzaren Lehendakari Ordea da.

Ewa Jenczyk – Poznaneko UAMen Kultura Ikasketetan eta Hispaniar Filologian graduatua, argazkizalea, Balkanetako herri misteriotsuetan maiteminduta, bere ametsa Hego Amerikarako bidaia da; Juan Goytisolo eta Michael Hanekeren obrek, Erik Truffazen tronpetak eta kultura popularrak liluratzen dituzte. República Femenina Festibala eta Hiszpania do 4. potęgi proiektuaren antolatzailea.

Agnieszka Przychodniak

Poznaneko UAMen Hispaniar Filologian graduatua, Kataluniako hizkuntza eta kulturaren zalea, gaztelera eta ingelesa irakaslea. Bere passioa literatura mota guztiak dira, fantasy eta zientzia-fikzioa baita ere, eta bizikletan ibiltzea Poznan hirian zehar. Transatlantyk Festibalean eta NBEren Klima Konferentzian, besteak beste, jarduera-antolatzailean eskarmentua lortu du. Fundazioan, Irakurketa Kluba antolatu eta República Femenina Festibala antolatzen lagundu du.

Izabela Lorek

Malagako Turismo Goi Eskolan eta Poznaneko UAMen Hispaniar Filologian graduatua. Sentimenduz Espainiarekin harremanetan, batez ere Andaluziarekin. Betidanik egon da konprometitua Espainiako eta Andaluziako kultura Poznanen zabaltzearekin; azkenaldian Promtour elkartearekin (Europako eta Hego-Ameriketako herrialdeen arteko ikasle elkartrukeak sustatzen dituen taldea) lanean dihardu. Bere etorkizuna kultura hispanikoa Polonian sustatzearekin eta Espainian polonieraren hezkuntza zabaltzearekin lotzen ditu.Bere pasioa itzulpena eta interpretazioa dira.

Zineman, antzerkian eta literaturan liluratua, futbolzalea eta bidaiaria.

Gaur egun Fundazioaren Batzordeko Lehendakaria da.

Weronika Śmigielska – Poznaneko UAMen Hispaniar Filologian litzentziatura lortu ondoren, Krakoviako UJera joan zen Egungo Kulturan masterra egitera. Feminista, aktibista, bizikletazalea, irakurlea… Europaren Mediterraneoko zatian ondo sentitzen da, bai hizkuntzengatik, baita sukaldaritzarengatik ere. Frantziako egungo musika eta umorearen zalea (Jamel Debbouze, Florence Foresti, Dionysos, -M- ). Sfera Fundazioan normalean mikrofonoekiko arazoak konpontzen du.